XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bideberria pasatzea arrisku haundiko gauza da; atertu gabe datoz autoak.

Bi edo hirutan abiatu ondorean, azkenean joan da.

Ez du lehenbiziko aldia; kotxe txikiei bildur gehiago die kamioi haundiei baino, eta hori biziak erakutsi dio.

Nik uste hotsetik antza ematen dion.

Irrutixeago zetorren kamioiak nahiko denbora utzia-gatik burrunba itsusiko marruma atera du.

Txutxo ikaratu egin da eta lasterrari eman.

Gaizki aurreratu nahi zion norbaitendako zela uste dut.

Alde batetik lagunik ez, eta gibela murtxikatzen duen usain bizia aski ez dela, bideberria eta fabrikak.

Ez da txerri gaitza ta lepoko soka beharrik lokarritan sartzeko bizia; nahiko sartua da.

Beheko basora joaten hasi da.

Txerri gaitza badela esango nion; tiroz botako dutela....

Hala bizi baino hobe lukeela hilik, erantzungo zidan bildurrez, utzi egin diot joaten.

Haritz azpi gehienak autoz eta, kolore guzitako oihal-txabolez beteak dira.

Bidez bide jo du berak; bide baztarreko belar ertzetik.

Bi neska mutil datozkio, aurrez aurre, gerritik harturik.

Elkarri begiratuta, aingeru irriño batekin itxi ditu begiak neskak, maitasun hutsezko musuaren epela ezpainetan hartzen duela.

Garai batez estali egiten ziren muxarrak bezala, pentsatu du txakurrak.

Eta azkenean zer? Ez al da amodioa jainkoen janaria!.

Pixka bat geldirik egon ondorean, burua apaldu eta baztartu egin da txakurra.

Ez du muga gabeko zeru garbian itzala izan nahi.

Gazteak ez dira konturatu ere.